Port Aventura parkerako sarrera bi irabazteko aukera Gurot tribialagaz

Anboto 2025ko ots. 6a, 13:14

@PortAventura

Bizkaiko Foru Aldundiak Gurot izeneko taldekako tribial lehiaketa jarri du martxan, hainbat udalerrigaz elkarlanean, tartean, Zornotzako Udala. Parte hartzeko otsailaren 16a aurretik izena eman behar da www.gurot.eus webgunean. Hiruko taldeak osatu behar dira parte hartzeko. 

12 eta 18 urte bitarteko gazteei dago bideratua ekimena, aisialdian euskara sustatzeaz gainera, gazteei jarduera alternatibo eta entretenigarri bat eskaintzeko asmoz. Taldekako lehiaketa otsailaren 17tik martxoaren 23ra bitartean egingo da, eta finala apirilaren 4an izango da. Final horretara iristen diren taldeen artean, lau sari banatuko dira: 

  • 1. saria: Saloura bidaia + Port Aventura (ostatua eta parkerako sarrerak barne).
  • 2. saria: Madrilera bidai + Warner Bros Park (ostatua eta parkerako sarrerak barne).
  • 3. saria: Pyy du Foura bidaia (ostatua eta ikuskizunetarako sarrerak barne).
  • 4. saria: Athletic Museorako sarrerak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!