Otsailaren 22an Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, egingo dute irakurketa. "Ekintza honetan, ikastetxeetako jatorri desberdinetako familiek ipuinak euskaraz eta herrian hitz egiten diren beste hizkuntza batzuetan kontatuko dituzte, parte hartzaileei beste tradizioetara hurbiltzeko aukera eskainiz, eta aldi berean, familia etorkinak euskarara hurbilduz", azaldu dute antolatzaileek.