"Jardunaldi honekin emakume baserritar eta artisauen lana aitortu nahi dugu, hauen funtzioa ezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak ohar baten bidez. Azoka tokiko artisau-produktuen postuek osatuko dute, adibidez, gozogintza, okintza, haragi produktu eta barazkiek izen ematea otsailaren 16a arte egongo da zabalik, eta Euskal Herrian egoitza duten emakume ekoizle eta artisauek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Zornotzako Udalaren webgunearen bidez egin daiteke.