Santa Agedagaz batera kalera irtengo da Armendola, beste urte batez

Anboto 2025ko urt. 30a, 12:01

Artxiboko irudia.

Armendola kultur elkarteak Santa Ageda kantaldia antolatu du beste urte batez; Zornotzako abesbatzak batuko ditu kantaldiak, eta zornotzarrak ere gonbidatu dituzte. Kantaldia 18:30ean hasiko da, eta 20:00ak arte luzatuko da. 

Zornotzako plazan batuko dira martitzenean, otsailak 4, 18:30ean, koplak abesteko, eta "gure ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko". Ostean, luntxa egingo dute. Horrez gainera, baserritar jantzita joateko deia egin dute Armendolatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!