Ertzaintzak jakitera eman duenez, haize bortitzaren ondorioz, AP8an zegoen seinale bat errepidera erori da Zornotza parean eta hainbat autotan kalteak eragin ditu. "Hamar bat autori gurpilak zulatu zaizkie eta momentu honetan garabiak lanean dabiltza", adierazi dute. Horren ondorioz, momentu honetan, errei bat itxita dago eta arretaz gidatzeko deia egin dute.