Javi Sola futbol jokalariak Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte

Anboto 2025ko urt. 24a, 11:22

Javi Sola. (Argazkia: SD Amorebieta)

Erdilari gaztea Athletic Clubek utzita dator Urritxera.

Javier Sola Asenjo (Zangoza, 2005) gazteak SD Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Erdilaria Athletic Clubek utzita dator Urritxera, Amorebietak ohar batean informatu duenez.

Sola 2023ko udan sartu zen Lezaman, Cantolagua, CD Pamplona eta UD Mutilvera taldeetatik igaro ondoren. Mutilverarekin 13 partidu jokatu zituen Bigarren Federazioan 17 urterekin. Joan zen denboraldian, oraindik jubenila zela, jokalari garrantzitsua izan zen Basconian, 33 partida jokatu baitzituen ligan. Ondorioz, Bilbao Athleticera igo zen iragan udan. Orain, SD Amorebietaren zelai erdiari "kalitatea eta energia" gehituko dizkiola espero dute klubeko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!