[EGITARAUA]: MusikagazFest jaialdiaren agertoki izango da Zornotza, beste urte batez

Aritz Maldonado 2025ko urt. 22a, 12:48

Beñat Gaztelurrutia, Ruth Manzano, Ainhoa Salterain, Kai Nakai eta Koldo Bilbao.

Zapatuan, hilak 25, MusikagazFest jaialdia egingo dute Zornotzan, hainbat musikari gaztegaz. Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur udaletxean. 

Kai Nakai, Zilibito Records, Albina Stardust edota Eztandap zornotzarrek parte hartuko dute, besteak beste, MusikagazFest jaialdian. Euskal musikari gazteen sorkuntza lana babesteko eta sustatzeko helburuagaz jaio zen jaialdia, azaldu du Musika Bulegoko Ruth Manzanok. "Jaialdi honekin, musikari gazteei profesionalizatzera bidean lagundu gura diegu". Gerediaga elkarteko Beñat Gaztelurrutiak ere, euskal artisten lanak ikusgarri egitearen garrantzia azpimarratu du. "Gogoeta egin behar dugu, zer, zergatik eta norentzako programatzen den. Kultura ez da aisialdia bakarrik". Iratxe Aguilera 'Kai Nakai'-k, ostera, talde berriak ezagutzera emateko "aukera polita" dela nabarmendu gura izan du. "Talde hasiberriek ez dute bide erraza izaten, eta hau aukera polita da. Doan da, gainera".

MusikagazFest 2025

  • 13:00etan, Larru eta Lagunak, Arraibi plazan.
  • 14:00etan, Naz, Zezilia Gallartzagoitian.
  • 15:00etan, Dj Kene, Euskal Herria plazan. 
  • 17:00etan, Eztandap, Euskal Herria plazan. 
  • 18:30ean, Heriotz, Vintagen. 
  • 19:30ean, Zilibito Records, Amorebieta IV frontoian. 
  • 20:30ean, Aria, Zelaieta kontzertu gelan. 
  • 21:30ean, Mirari, Amorebieta IV frontoian. 
  • 22:30ean, Ziraun, Zelaieta kontzertu gelan. 
  • 23:30ean, Kai Nakai, Amorebieta IV frontoian. 
  • 24:30ean, Albina Stardust, Amorebieta IV frontoian. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!