Ekimen hau DBH 2. mailako ikasleei zuzendua dago. "Proiektuak gazteen artean aldaketa proaktiboaren kultura sustatu nahi du, ideiak proiektu eta proiektuak errealitate bihurtuz. Halaber, parte hartze kultura bat garatzea du xede, metodo berritzaileen bidez nerabaeei ahotsa emanez eta haien profil, ikuspegi eta interesak entzuten direla bermatuz. Era berean, gazteak bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzeko estrategiak definitzeko prozesueta aktiboki inplkatzea ere bilatzen du", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez.