"Gure ingurunea historikoki ibaiez, eta errekaz aberatsa dena, aldaketa klimatikoaren eraginez ahultzen ari da. egoera honek agerian utzi du ura baliabide mugatua dela. Hortik abiatuta, herritarren kontzientziazioa sustatzeko, Berba Lapikoak liburutegian eskuragarri dauden liburu eta baliabide berezien aukeraketa eskainiko du. Programaren helburua, herritarrei hausnarketarako espazio bat eskaintzea da, uraren kudeaketak planetan duen eraginari buruz gogoeta egiteko", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez.