Ziklo berri honetan, bederatzi pelikula eskainiko dira guztira, urtarriletik martxora. Eskainiko diren filmen artean, Por donde pasa el silencio, Un sol radiant eta La quimera nabarmendu dituzte, besteak beste. "Ikusleek pelikulak ikusteaz harago, zinema barrutik bizitzea eta ulertzea da formatu berri honen helburua. Solasaldiak Gariza Films-eko taldekideek gidatuko dituzte, eta pelikularen bateko zuzendariak era parte hartuko du kasuren batean", azaldu dute.
Sarrerak 4,80 euroko prezioan salduko dira.