El Carmelo parke berriaren lanak hasi dituzte

Anboto 2025ko urt. 8a, 15:33

Urtarrilaren 7an hasi dira El Carmelo parkea berritzeko lanegaz; 400.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta bost hilabeteko epean amaitzea aurreikusten du Zornotzako Udalak. Berritze lanek irauten duten bitartean, Betarraganeko aparkalekuko 1etik 9ra bitarteko aparkalekuetan ezingo da aparkatu. 

Aurreikusitako lanen artean, sarbide berriak sortzea, irisgarritasuna hobetzea, hiri altzariak berritzea eta argiztapen sistema eraginkorra jartzea daude Zornotzako Udalaren arabera. "El Carmelo parkea espazio publiko gisa biziberritzeaz gain, Zornotzako espazio sozial eta berdea ere indartuko du, udalak zornotzar guztientzat ingurune jasangarri eta irisgarriak sortzeko duen konpromisoa berretsiz", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!