"Badira hilabete batzuk Zornotzako kaleetan sinbologia faxista agertzen ari dela, eta oraingoan gaztetxea seinalatu dute", gehitu dute gaztetxeko kideek. "Viva España" edo "Feminazirik ez dugu nahi" bezalako mezuak agertu dira, besteak beste.
Bestalde, lapurretaren kalteak konpontzeko auzolana antolatu dute domekarako, hilak 12; 10:00etan hasiko dituzte lanak, eta ostean luntxa egingo dute.