Gaur, Juan Jose Uberuaga zornotzarrak 100 urte bete ditu, eta bere mendeurrena famili artean ospatu du. Ospakizunean Zornotzako alkatea, Ainhoa Salterain, eta Gizarte Ekintzako zinegotzia, Sonia Cabeza, ere egon dira. Udalaren izenean, urtebetetze-plaka oroigarri bat eta lore sorta bat eman dizkiote, udalak ohar batean azaldu duenez.