Zornotzako Ikas-Txiki kirol elkarteak futbolaren bidez herriko gazte eta haurren artean balio hezitzaileak sustatzen ditu, eta hain zuzen ere, urteetan euskararen alde egindako ahalegina saritu du Eusko Jaurlaritzak Harrobi diplomagaz. Aurtengo edizioan zazpi erakunderi eman diete diploma. Zornotzako Udalak dei egin die herriko elkarte, komertzio eta enpresei Harrobi diploma eskatzeko.