Hirugarren urtez jarraian, Aldundiak Nafarroa Zentroa saritu du, iraupen luzeko zainketetan arreta pertsonalizatua emateko Nafarroa Zentroak egiten duen lanaren aitortza gisa. Goxo Goxo proiektua 2019an jarri zuten marxan, eta ordutik, Nafarroa Zentroaren apustu nagusietako bat da, hain zuzen ere, menu osasungarriak eskaintzeko aukera ematen duelako, besteak beste. Elikadura ez ezik, jarduerak ere antolatzen dituzte, erabiltzaile eta familien arteko harremanak indartzeko; Nafarroa Zentroan Zurekin Goxo-goxo suksaldaritza tailerra antolatzen dute, adibidez, erabiltzaileek eta euren senideek elkarrekin errezeta bat prestatzeko.