Zornotzako Udalak Karmengo jaietarako kontzertuen aukeraketarako galdetegia jarri du martxan

Anboto 2024ko abe. 17a, 10:05

Zornotzarrek Karmengo jaietarako kontzertuen aukeraketan parte hartzea gura du Zornotzako Udalak. Horrela, formularioa eskegi du bere webgunean udalak. Galdetegia betetzeko azken eguna urtarrilaren 12a izango da. 

"Ekimen honen helburua bikoitza da: zornotzarrak jaien plangintzan eta antolaketan inplikatzea, batetik, herritarrei hitza emanez, eta jaietako egitaraua herritarren gustu eta eskaeretara ahalik eta gehien egokitzea, bestetik", azaldu du udalak ohar baten bidez. Udalak, jasotako informazioa 2025eko jaietarako plangintzan  "berrikusi eta kontutan hartzeko" konpromisoa hartuko duela dio ohar berdinean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!