Gaur, zapatua, goizaldeko 04:30ean, Herritarren Babeserako patruila bat Zornotzako Ogenabekoa auzora joan da, persona bat aparkatuta zegoen furgoneta bati su ematen saiatzen ari zenaren abisua jaso ondoren. Poliziak, su-itzalgailu batekin, ibilgailuaren atzealdean zegoen sua itzali du.
Patruila ingurura iritsi denean, ustezko egilea furgonetatik gertu ikusi dute, eta ihes egiten saiatu da. Bistatik galdu gabe, beste agente bat atzetik joan zaio eta harrapatu egin du. “Susmagarriak zauriak zituen aurpegian, bart bertan eraso fisiko batean parte hartu baitzuen”, zehaztu du Ertzaintzak ohar batean. Pertsonaren gauzen artean, metxeroa atzeman diote ertzainek, delituaren froga gisa. Jarraian, atxilotu egin dute, kalteak eragitea egotzita.
Ertzain etxean polizia eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute.