Larrea auzoan autokarabanentzako aparkalekua eraikitzen ari dira

Anboto 2024ko abe. 10a, 06:00

Zornotzan autokarabanentzako 10 plaza eta oinarrizko zerbitzuak izango dituen aparkalekua eraikitzeko lanak hasi dituzte. Obrak, oinarrizko zerbitzuen instalazioa barne, hurrengo udaberrian amaituko dira.

Zornotzako Udalaren arabera, autokarabanei loturiko turismoaren gorakadari erantzuna emateko diseinatu da aparkalekua. Iraupen laburreko egonaldietarako egokituko da, eta guztiz irisgarria izango da. Udalak aurreikusten duen inbertsioa 100.000 euro ingurukoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!