Hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu dira sariketa azaroaren 4an hasi zenetik. Gaurko finala publiko orokorrari zuzenduta dago, eta Idoia Anzorandia antolatzaileak saioa entzutera joateko gonbidapena luzatu du. "Berrikuntzaz betetako sariketa izaten ari da aurtengoa; irudia, ariketak, taldeen osaketa aldatu ditugu eta parte hartzaileek eskertu dute. Seguru gaude finala ere orain arteko saioak besteko erakargarria izango dela publikoarentzat". Finalean, sari ekonomikoaz eta txapelaz gain,