Lanen helburua zirkulazio arinagoa sustatzea da, autobiderako zirkulazioa erraztu, itxaronaldiak murriztu eta ibilgailuen fluxua optimizatzeko. "Errepide zati hori lagatzea eta hobetzea erakundeen arteko lankidetzaren adibide dira, eta horri esker Zornotzako Udalak bere ererpideak hobetu ahal izango ditu, eta honekin batera, udalerriko mugikortasuna eta etorkizuneko garapenerako irisgarritasuna ere", azaldu du Carlos Alzaga Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak.