'Otsoa etorriko da' liburuaren irakurtaldian parte hartzeko izen ematea zabalik

Anboto 2024ko aza. 19a, 15:41

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean Iñaki Irasizabal idazle zornotzarraren Otsoa etorriko da liburuaren irakurtaldia egingo dute Zornotzan. Azaroaren 24ra bitartean izena eman daiteke ekimenean parte hartzeko. Zelaietako Auditoriumean izango da irakurtaldia, 17:00-20:00 bitartean. 

85 lagunek parte hartu beharko dute, gutxienez, ekimena burutzeko. Hala gura dutenek, azaroaren 24a aurretik eman beharko dute izena euskara@amorebieta.eus helbidera idatzita. 

Irasizabalek iaz kaleratu zuen Otsoa etorriko da. Eleberri honetan ere, thrillerrera hurbildu da zornotzarra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!