Joan zen hilean Durangoko ertzain-etxeko agenteek Zornotzan bizi den pertsona baten jarduerak ikertzeari ekin ziotela jakitera eman dute ohar bidez. Atzo goizean, ikertua atxilotu zuten Zornotzan. 52 urteko gizonezkoari substantzia estupefazienteak zituen poltsa bat eta 670 € aurkitu zizkiotela jakitera eman dute. Ordu batzuk geroago, etxean sartu eta miatu egin zuten, eta 120 gramo speed zituen poltsa bat eta substantzia bereko beste 14 poltsatxo (gramo bat, gutxi gorabehera) konfiskatu zizkioten. Gainera, 3.550 € eta bi baskula aurkitu zituzten.