Euskal Trenbide Sareak bi trenbide-pasagune kendu ditu Zornotzan

Anboto 2024ko aza. 13a, 15:44

Loly de Juan, Susana Garcia Chueca eta Ainhoa Salterain.

Azken bost urteetan Mugikortasun Jasangarriaren Sailak 518 milioi euro inbertitu ditu euskal trenbide sarea hobetzeko eta luzatzeko lanetan; horietako 9 milioi euro Zornotzan inbertitu ditu, bi trenbide pasagune kentzeko. 

Bernabeitiako eta Eubako trenbide-pasaguneak kentzeko lanak bisitatu dituzte gaur goizean Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak, Loly de Juan Garraio Azpiegituren zuzendariak, Rafa Marcano ETSko Eraikuntza zuzendariak eta Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Euban igarobide bat ezartzeko lanean ari dira, eta lan horiek urte amaieran bukatzea aurreikusten dute; 750.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dute lanek. 

Trafiko intentsitate handia duten trenbide-pasaguneak kentzeko lanean ari da ETS azken urteetan. Hain zuzen ere, 2019-2024 urteen bitartean, hamalau trenibide-pasagune kendu dituzte, horietako hamar Bizkaian. "Helburua irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea da, biak ere funtsezkoak gure egunerokoan gure hirietan eta herrietan trenarekin bizi gaitezen, eta lanera, ikastera eta zaintzarekin erlazionatutako oinarrizko zerreginak betetzera joateko haren aldeko apustua egin dezagun", azpimarratu du Garcia sailburuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!