Nemesio Bikandi kalearen izendapenaren 70. urteurrenagaz bat egin du omenaldiak; 1954 urtean izendatu zuten kalea musikariaren izenagaz. "Nemesio Bikandik gure herriko kultur aroloan egindako ekarpena ukaezina eta funtsezkoa izan da. Horregatik, gaurkoan, gure udalerriarekiko egindako lan eta ekarpen hoi guztia omentzeko eta eskertzeko elkartu gara, bere memoria eta bere lanak bizirik irauten baitu gaur egun, gure herrian jotzen den musika nota bakoitzean", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.