Euskararen ikasketa eta erabilera sustatzeko laguntza lerroak zabaldu ditu Zornotzako Udalak

Anboto 2024ko aza. 12a, 10:46

Guztira, 14.500 euroko aurrekontua bideratuko du Zornotzako Udalak hiru laguntza lerrotan banatuta: 2023-2024 ikasturtean euskara ikasi duten herritarrentzako, euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egin dituzten elkarteentzako, eta merkataritza esparruan errotuluak, web orriak eta korporazioaren irudiak euskaraz egin dituzten establezimenduei zuzendutakoa. Azaroaren 20ra arteko epea dute lehenengo biak eskatzeko; hirugarren laguntza eskatzeko epea azaroaren 21ean amaituko da. 

Eskabideak udal webgunean egin daitezke, edota aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!