"Badakigu gure lan eremua politiko-instituzuionala dela batik bat, baina herritarren eskubideak errespeta araztea, herria politika instituzionalean agente aktibo izatea eta udal gobernuaren kueaketa fiskalizatzea ere bada gure lana, eta hori da prozesu parte hartzaile bat bideratzera eta ordenantza epaitegian helegitera eraman gaituena, herritarren borondatea errespetatzeko bitartekari izateko aukeratu gintuztelako eta zentzu horretan, herriak ozen adierazi du ordenantzarekin bat ez datorrela", azaldu dute ohar baten bidez. Bestalde, argi utzi gura izan dute erabakia "ez dagoela kalkulu politikoaren parametroetan hartua". "Helburu bakarra ordenantza hau geldiaraztea, hasierako lerrora itzultzea eta berau parte hartze bermeak errespetatuz eratzea da, eta horrela adierazi diogu udal gobernuari eta herriari hasiera-hasieratik", nabarmendu dute.