Andramari Ikastolako Gurasoen Euskara Taldearen egitasmo berria da 'Euskararen basoa', ikastolako familien artean euskararen erabileragaz sortu dutena. Natura eta hizkuntza lotuko dituzte. Goizeko 10:00etan ikastolatik abiatuko dira Autzaganera, bertan familia bakoitzak zuhaitz bana landatzeko. Ehun bat kimu landatzeko asmoa dute antolatzaileek. Landaketa amaitu ostean, bertsolari eta trikitalariek itxiko dute ekitaldia, parte hartzaileek salda beroa edaten duten bitartean.
Duela hamar urte sortu zen guraso elkartea, eta urte hauetan kafe tertuliak, Egunean behin lehikaeta edo mahai-inguruak antolatu dituzte, besteak beste.