Lehenengo ekitaldia zapatuan bertan egingo dute, azaroak 9. 'Emakumeak, gorputzak eta lurraldeak' topaketak egingo dituzte musika eskola zaharrean, Cristina Quijera Rodalen gidaritzapean. "Zoritxarrez, genero indarkeria eguneroko errealitatea izaten jarraitzen du emakume askorentzat. Denon erantzukizuna da horri aurre egitea, eta udalak egunero lan egiten du gizarte berdinzaleago eta seguruago bat eraikitzeko", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Alicia Hernandez zinegotziak ere gizartearen aktibazioa nabarmendu du. "Azaroaren 13an O Corno filma emango dugu; zinemaren bitartez hausnarketa sustatu gura dugu, ikusleentzat elkarrizketa espazioak sortuta", adierazi zuen Hernandezek. Bestalde, Jon Artabe zinegotziak erantzukizun kolektiboari eman dio garrantzia. "Gizarte osoaren erronka da eta erakundeek gure ardura dugu horretan", esan zuen. Azaroaren 25ean, udalak adierazpen instituzionala egingo du.
Amaitzeko, Saharaz hegoaldeko herrialdeetako neska eta nerabeei hilekoak eta higiene arazoek eragiten dizkieten arazoak erakusteko, erakusketa bat egongo da Zelaieta Zentroan, azaroaren 18tik 25era.
EGITARAUA
- Azaroak 9, 'Emakumeak, gorputza eta lurraldea' topaketa, 10:00-14:00
- Azaroak 12, 'Nerabe eta emakume gazteen aurkako indarkeriak telesailetan', liburutegian, 19:00etan.
- Azaroak 13, 'O Corno', Zornotza aretoan, 19:30ean.
- Azaroak 21, Emakumeak zientzian berbaldiak, Zelaieta auditorioan, 18:00etan.
- Azaroak 23, Ana Apikare 'Maite zaitudalako' ipuin kontalaria, liburutegian, 12:00etan.
- Azaroak 25, erakunde adierazpena, udaletxean, 12:00etan.
- Azaroak 28, 'Zornotzako emakumeak bideak zabalduz', Zelaietako auditorioan, 18:30ean.