Hamargarren edizioa du Musikaz hobe egitasmoak; 29 emanaldi eskainiko dira, iaz baino bi gehiago. Besteak beste, Gaztedi, BeRoXa eta Zornotzako bandak eskainiko dituzte ikuskizunak, sei egoitza desberdinetan: Piñudi, Gure Etxea I, Gure Etxea II, Jose Maria Azkuna, Orue eta Eguneko Zentroa. "Musikaz hobe ekimenak musikak gure adinekoen ongizatean duen eragin zuzena bistaratzen du. Kontzertu hauek, bere egunerokotasuna alaitu, eta gainera, belaunaldien arteko harremanak sendotzen dituzte. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet herriko musikariei eta Zubiaur Musika Eskolari guztien lan eta konpromisoak egiten baitute posible, urtetik urtera, ekimen hau garatzen jarraitu ahal izatea", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.