Zornotzako ziklo-krosa Jauregibarria inguruko landan egingo dute eta Bizkaiko Koparako puntuagarria izango da. 10:00etan master mailako lasterketak hasiko dira, 11:00etan kadeteena, 12:00etan nesken opena eta junior mailakoa, eta 13:00etan gizonen opena eta master 30 kategoriakoa. Arratsaldean, 14:00etatik aurrera, umeen txanda izango da, mailarik maila.
Joan zen asteburuko Elorrioko probako openean, Ainara Elbusto nafarra eta Aitor Hernandez ermuarra nagusitu ziren. Nesken junior mailan, bigarren sailkatu zen Laida Hierro durangarra sailkatu zen bigarren, eta Irati Quintano berriztarra hirugarren. Master 60 mailan, Elorrioko Banan-Banan elkarteko Roberto Camiruagak hirugarren egin zuen.