Markeliñek etxean estreinatuko du 'Zepo zapo', Zornotzan

Aritz Maldonado 2024ko urr. 18a, 10:15

Zornotza aretoaren denboraldi berria aurkeztu dute; Led Silhouettek 'Los perros' taularatuko du gaur.

Zornotza Aretoak dantza ikuskizunekin ekingo dio denboraldi berriari. Hain zuzen ere, gaur izango da lehenengo emanaldia. Led Silhouette konpainiak Los perros ikuskizuna egingo du. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez dantzariak dira laneko protagonistak, eta, pasioz beteriko dantzen bitartez, hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa bat irudikatuko dute. "Errepikapenean eta katarsian hartuko du zentzurik garbiena: akitu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, hil arte bizi", azaldu dute konpainiakoek. Bigarren dantza emanaldia LaRutan taldearen Rosas to dance izango da, urriaren 25ean. Maria Andres eta Denis Martinez izango dira dantzariak kasu honetan. 

Markeliñe, etxean
Denboraldiko ekitaldi nagusietariko bat Markeliñe konpainiaren Zepo Zapo antzezlanaren estreinaldia izango da; urtarrilaren 3an izango da. Elkarren aurka borrokan dabiltzan soldadu biren arteko hartu-emana kontatuko du istorioak; gatazka eta enpatia zelan nahasten diren azalduko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!