Zornotzako Lauaxeta Ikastolan belar artifizialeko futbol zelai berria inauguratu dute gaur. Ekitaldian, Zornotzako alkate Ainhoa Salterainek eta ikastolako zuzendari Unai Atristainek ez ezik, ikastolako ikasle ohi bik parte hartu dute: Maite Zubieta Athleticeko eta Espainiako selekzioko jokalariak eta Jon Mikel Magunagoitia Eibarreko jokalariak.
Zelaia ikastolako ikasleez gainera, herriko edozein kirol taldek ere erabili ahal izango du. "Horrelako azpiegiturak funtsezkoak dira gure gazteen garapen eta ongizate pertsonalean. Horregatik, udalarentzat lehentasunezkoa da herrian kalitatezko kirol instalazioak izatea eta zornotzarrek horiek erabili ahal lzatea", adierazi du Salterain alkateak.
Instalazioak Europako ingurumen araudiak betetzen ditu. Gaurko aurpezpenean zelaiaren askotariko ezaugarriak azpimarratu dituzte. Esaterako, lesio arriskuak minimizatzeko diseinatuta dago eta belar artifizialak jokoaren errendimendu optimoa bilatzen du.
Aurkezpenaren ostean, ikastolako ikasleek inauguratu dute zelaia, futbol partiduak jokatuta.