Zornotzan Jan Alai pintxo lehiaketarako izen ematea zabalik

Anboto 2024ko urr. 16a, 14:46

Urriaren 18ra bitartean eman dezakete izena ostalariek 691 528 683 telefono zenbakira deituta, edo janalai@amorebieta.eus helbide elektronikora idatzita. Aurtengo lehiaketak tortillak eta gildak izango ditu oinarri. 

Ostalaritza sektoreko hazkunde ekonomikoa bultzatzeko asmoagaz antolatzen du Zornotzako Udalak lehiaketa. Bi sari daude jokoan, bakoitza 1.000 eurokoa. Lehiaketa azaoarenaren 29an amaituko da eta sariak egun bat beranduago banatuko dira, 12:00etan, Zelaieta zentroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!