Txirrindulari bat ospitaleratu dute Zornotzan izandako istripuan

Anboto 2024ko urr. 14a, 16:51

N-634 errepidean gertatu da istripua, Lauaxeta ikastolaren inguruan.

Gaur 12:50 inguruan auto baten eta txirrindulari baten arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, San Antonio Elgezabal auzoan, Lauaxeta ikastolaren parean. Istripuaren ondorioz, txirrindularia Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute, Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!