Ekitaldi honen helburua Saharaz hegoaldeko neska eta emakumeek hilekoaren osasunaren eta higienearen inguruan dituzten arazoen inguruan sentsibilizatzea da. Ibilaldia 10:00etan hasiko da, Yalens Tavernetik; Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko da martxa. Ekitaldia 13:00etan izango da, Yalens Tavernen. Izen ematea doakoa da, eta derandein.org webgunean, derandein@derandein.org helbidera idatzita edo irteera puntuan bertan martxa hasi baino ordu erdi lehenago egin daiteke.