"Segurtasunaren gaia lehentasunezkoa da guretzat eta Segurtasun sailarekin batera lan egiteko konpromisoa dugu, Zornotzan bizikidetza segurua eta lasaia bermatzeko", adierazi du Salterainek. Bien arteko lehen bilera instituzionala izan da.
Zornotzako Udalaren eta Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arteko lankidetza indartzeko eta Zornotzarren "segurtasuna eta ongizatea bermatzeko" elkarlana martxan jartzeko batzartu dira Ainhoa Salterain alkatea eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburua.