Zornotzako Udalak Osasun zentroagaz elkarlanean lehen sorospenei loturiko oinarrizko ikastaroa antolatu du 'Zure skuek bizitzak salbatzen dituzte' lelopean. Bi saio egingo dituzte, urriaren 16an eta 23an, 17:30-19:30 bitartean. Izena emateko epea urriaren 10 arte egongo da zabalik, udalaren webgunean, HAZ bitartez eta 94 630 00 02 telefonora deituta.
Bestalde, Durangoko Udalak kardio-babes sistema osoa jartzeko lanak esleitu ditu. Prebentzio-eredu bat sortzea da helburua, bihotz-biriketako geldialdian dauden pertsonei premiazko laguntza emateko. Udalak 15.000 euro inguruko inbertsioa egingo du. Herriko hainbat espazio publikotan desfibriladoreak jarriko dira hainbat espazio publikotan, "larrialdi-egoeretan bertara erraz iritsi ahal izateko", azaldu dutenez. Neurri horrekin batera, boluntario gaituen sare bat sortuko da desfibriladotre horiuek behar bezala erabiltzeko, eta bihotz-biriketako geldialdian dagoen pertsonaren batek arreta behar duenean erabiliko dira. Lau desfibriladore erostea aurreikusi dute, eta boluntarioen taldea aukeratzeko prestakuntza eta birziklatze ikastaroak antolatuko dira, udal arduradunek azaldu dutenez. Zerbitzua urte amaieran jarriko da martxan.