Lankidetza Astea egingo dute Zornotzan, lehenengo biderrez

Anboto 2024ko ira. 27a, 14:19

Zornotzarrak lankidetzaren eta proiektu solidarioen inguruan sentsibilizatzeko helburuagaz Lankidetza Astea egingo dute Zornotzan urriaren 1etik 6ra bitartean. Zornotzako Udalak lehen biderrez antolatuko du ekimen hau. 

"Lankidetza mundu zuzen eta bidezkoago bat eraikitzeko ezinbesteko tresna da. Zornotzak aldaketa bultzatu eta elkartasunaren eredu izan nahi du eta bide horretan, Lankidetzaren Asteak hemen zein munduko edozein tokitan behar gehien duten pertsonekiko dugun konpromisoa islatzen du", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Hainbat jarduera egingo dituzte, besteak beste, dokumentalak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta mendi martxa solidario bat. Prentsaurrean azaldutakoaren arabera, nabarmenenak Insumisas dokumentalaren proiekzioa (urriak 2), #aquisehacelalucha film laburra (urriak 3), Afrikan lan egiten duten erakundeekin mahai-ingurua, 'Sahara, un pueblo en resistencia' liburuaren aurkezpena, eta urriaren 6ko mendi martxa izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!