EKFk antolatzen duen karate txapelketa hau karateka beteranoei zuzenduta dago, eta lehenengo biderra izango da Zornotzan antolatzen dena. Txapelketa bi modalitate nagusitan banatzen da, Kata (zozketa bidezko ligaxka) eta Kumite (genero eta pisuaren araberako banaketa). Parte hartzaileek, gutxienez, gerriko urdina izan behar dute karaten, eta 2025eko federazio-lizentzia eduki behar dute.