"Absoluzio ezak, definitiboki, desalojo data iritsiko zaigula esan gura du", azaldu dute protestan. "Errepresioaren aurrean argi geratzen da gazteok independenteki antolatzeko ditugun proiektu hauen izaera askatzailea, eta horregatik berresten gara borroka honetan. Gauzak horrela, orain da momentua indarrak batzeko, ematen ari diren erasoaldien aurrean gure espazioak defendatzeko", gaineratzeko.
Uztailean jaso zuten bi gazte zornotzarrek gaur epaitegira joateko deialdia. Gaztetxearen eraikina okupatzea egotzita 321.000 eurorainoko zigorrak eskatzen dizkieta Matrailuko gaztetxeko kideen arabera. "Asanbladatik beti prest agertu gara erakinaren lehengo jabeagaz eta Zornotzako udal gobernuagaz negoziatu eta adostasun batetara iristeko epaiketa sahiesteko asmoz. Kontrara, ez dute euren erantzukizuna hartu. Gauzak horrela, argi utzi dute alderdi guztientzako onuragarria izango den konponbide bat bilatzeko borondate falta", salatu dute.
Azken asteetan Durangaldeko eta Euskal Herriko beste hainbat gaztetxe eta gazte asanbladetako kideen babesa jaso dute epaituek, baita ere. "Gertakari hauek gure herriko udalaren partetik ematen ari den erasoaldiaren adierazpen gogorrenetakoa da".
Urteurrena
Urriaren 5ean, bestalde, Matrailu gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatuko dute, "oztopo guztien gainetik". Besteak beste, Yakovlev 42, Kaparrak eta DJ Deia taldeen kontzertuak egongo dira.