Zornotzako Elkar Laguntzen elkarteak informazio gunea ireki du ostera

Anboto 2024ko ira. 17a, 12:07

Udako etenaldiaren ostean, Elkar Laguntzen elkarte zornotzarrak ostera ekin dio bere jarduerari. Informazio gunea zapatuetan egongo da zabalik, Zelaieta zentroan, 10:00-12:00 bitartean.

Elkar Laguntzen elkarteak pobreziaren aurka eta bazterketa sozialaren aurka jarduten du. Ikasturtean zehar zabaltzen du informazio gunea, gizarte prestazioei eta gizarte larrialdietarako zerbitzuei buruz aholkatzeko. Funtsean, laguntza horiek jasotzeko aukerarik ez duten pertsonei laguntzen diete. Arreta egokia eman ahal izateko, aurrez hitzordua eskatzeko deia egin du elkarteak, eta horretarako telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri du eskuragarri: 685 737 399 eta elkarlaguntzen@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!