Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak hasi dituzte Zornotzan

Anboto 2024ko ira. 16a, 15:06

Zornotzako Udalak 1.300.000 euro bideratu ditu lan hauetarako. Plaza berrurbanizatzeaz gainera, auzorako sarbidearen segurtasuna hobetuko du, bertan dagoen espaloia handituta. Lanek sei hilabeteko iraupena izatea aurreikusten du udalak. 

Hirigintza-estandarrak betetzen ez dituela iritzita, Zornotzako Udalak Jauregizaharreko plaza eraberrituko du, herritarren beharrei "behar bezala" erantzuteko, azaldu du udalak ohar baten bidez. "Udalak era integralean berrituko du plaza, bertan dauden azpiegiturak eguneratzeaz gain, familia eta herritarren beharretara egokitutako eremu moderno, atsegin, irisgarri eta segurua sortzeko". Besteak beste, atseden guneak, jolastokia, hiri-altzari berriak eta landaredia berria jarriko dituzte. 

Bestalde, irailaren 17an auzoko 7-18 zenbakietan edateko uraren sarea moztuko dutela iragarri du udalak. Mozketa 09:00-14:00 bitartean egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!