Irailean, adinekoek aisialdirako eta garapen pertsonalerako dituzten aukerak azpimarratuko ditu 'Berba lapiko'-k. Liburu, komiki eta giden aukeraketa baten bidez, adinekoek beren bizitzak aberasteko dituzten bideak eta adibideak aztertuko dituzte. Urrian, ostera, herrian lan egin eta laguntzen duten GKEi ikusgarritasuna emango zaie. Horretarako, hitzaldi eta aurkezpenak egongo dira.