Boroako Anaitasuna Elkarteak auzoko mendi martxaren edizio berri bat antolatu du. Zapatu honetan, mendizaleek Boroako auzogunea, Munezorrotz, San Martin eta Arrizurigane zeharkatzeko ibilbidea egingo dute, 14 kilometroko ibilbidea osatuta. Goizeko 9:00etan ekingo diote ibilaldiari, baina inskripzioak lehenago egingo dituzte, 8:15-8:45 artean. Behin ibilaldia bukatuta, honako egitaraua izango dute: kamiseten banaketa eta hamaiketakoa (12:00etan), giza-probak Harriti elkartekoen eskutik (13:30), bazkaria (15:00) eta bolo txapelketa (19:00). Egun osoan zehar trikitilariak egongo dira jaia girotzen.