Zapatutik argi barik dauden Astepeko bizilagunei laguntza eskaini die Zornotzako Udalak

Anboto 2024ko ira. 3a, 08:59

Beharra duten familiei janari zerbitzua eskainiko diete eta kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute dutxatzeko eta garbitzeko. 

Zapatuan ekaitzak gogor jo zuen Zornotzan eta hainbat kalte eragin zituen. Astepeko bizilagunak esaterako orduz geroztik argirik barik daude. Zornotzako Udaletik esan dutenez, Iberdrolak jakinarazi du gertakaria konpontzeko egun batzuk beharko direla. Hori horrela, udalak bizilagunei laguntzeko hainbat neurri aktibatu ditu. 

Alde batetik, beharra duten familiei janari zerbitzua eskainiko diote. Zerbitzu hori erabiltzeko Herritarren Arreta Zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan, ondorengo zenbaki hauetara deituta: goizez (7:30etatik-15:00etara) 94 630 00 02 telefonora deitu beharko da, eta arratsaldez, (15:00etatik - 21:00etara) 94 630 06 50 telefonora. 

Bestetik, dutxatzeko eta garbitzeko auzotarrek kiroldegia erabili ahal izango dute, 8:00etatik 21:30era bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!