[EGITARAUA]: Pause, Sarrabete, Northern Cellos eta Hartza Duo 'Eleizetan' zikloaren edizio berrian

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 2a, 09:38

Northern Cellos taldeak emanaldia eskainiko du irailaren 14an. NORTHERN CELLOS

Zornotzako elizek eta ermitek Eleizetan musika jaialdiaren edizio berri bat hartuko dute irailaren 7tik 22ra. Zikloa osatzen duten sei emanaldiek musika tradizionala eta garaikidea uztartuko dituzte. Kontzertuetarako sarrera doakoa da eta autobus zerbitzua egongo da udalerriko erdigunetik emanaldietara.

EGITARAUA

Irailak 7, zapatua

20:00 Pause. Dudeako San Migel elizan. Xabier Zeberio konpositoreak "intimista, pausatua eta barea" den lana aurkeztuko du, "emozioen ertzak kilimatzen eta leuntzen" dituena. Honako taldekide hauek izango ditu lagun: Iñar Sastre (pianoa eta teklatuak), Eñaut Zubizarreta "Trigger' (biolontxeloa) eta Aitor Etxebarria (elektronika eta diseinu sonoroa) daude.

Doako autobusa San Migel kaleko osasun zentrotik, 19:30ean.

Irailak 8, domeka

19:00 Sarrabete.Bernagoitiko San Migel elizan. Euskal folklorearen gaur egungo panoraman presentzia txikia duen instrumentu bat berreskuratzeko helburuz (Zarrabetea) egindako obra. Taldekideak: Irati Bilbao (ahotsa), Gorka Bravo (zarrabetea eta zanfoa), Pablo Bueno (gitarra eta buzuki), Nerea Quincoces (perkusioa) eta Jordi Arcusa I Pla (baxu elektrikoa). 

Doako autobusa 18:00etan, San Migel kaleko osasun zentrotik.

Irailak 14, zapatua

20:00 Northern Cellos Etxanoko Andra Mari elizan. 1970eko hamarkadatik honako rock, pop eta dance medley-ak interpretatzen dituen biolontxelo elektrikoen laukotea. Taldekideak: Edgar Casellas (Biolontxelo elektrikoa), Anna Caner (Biolontxelo elektrikoa), Pol Farell (Biolontxelo elektrikoa), Maria de Palol (Biolontxelo elektrikoa) eta Joel Riu (Bateria).

Doako autobusa San Mikel kaleko osasun zentrotik, 19:30ean.

Irailak 15, domeka

19:00 Musikeneko Medinukai Ensemble taldea, Garaitondoko San Isidro ermitan.  Medinukai Ensemble Musikenen , Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako goi-mailako musika-ikastegian, sortutako taldea da. Álvaro Prietoren tutoretzapean, taldeak XX. mendeko errepertorio anitza, ez oso konbentzionala esploratzea du helburu. Taldekideak: Salvador Ruiz Martínez (Fagota), Guillermo De La Riva Paredes (Klarinete/Klarinete baxua), Paola Barba Ocaña (Klarinetea), Jorge Pablo Fuentes Osorio (Oboea), Lucía Moya Bueno (Tronpa) eta Eider Díaz Zazpe (Flauta/Piccoloa).

Doako autobusa 18:30ean San Migel kaleko osasun zentrotik.

Irailak 21, zapatua

20:00 Leioako San Juan Bautista abesbatza Etxanoko elizan. Abesbatza 1968an sortu zuen José Ignacio Sarriak. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka eta erreferentea da abesbatzen panoraman. Azkenaldian hainbat sari irabazi dute nazioeartean. Musikariak: Basilio Astulez (Zuzendaritza) eta Raquel Marcos (Pianoa).

Doako autobusa San Migel kaleko osasun zentroan, 19:30ean.

Irailak 22, domeka

19:00 Hartza Duo Boroako San Pedro ermitan. Hartza bikotea musikari bik osatzen dute: Francisco Fernandes piano jotzaileak eta Itsasne Alzola biolin jotzaileak. Elkarrekin bidaiatu dute hainbat lekuetatik, musikarekiko grina transmitituz. Itsasne zornotzarra denez, beretzat oso berezia izango da sorterrian jotzea. Bikotearen desira nagusia kontzertua musika-emanaldi bat baino gehiago izatea da.Taldekideak: Itsasne Alzola (biolin jotzailea), Francisco Fernandez (piano jotzailea), Ane Agirre (biola jotzailea).

Doako autobusa San Migel kaleko osasun zentrotik, 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!