"Eskola Bideak proiektuak gure haurrentzat bide-segurtasuna hobetzen du eta autonomia ere sustatzen du. Horrez gain, ingurumenarekiko errespetua ere oinarri du, guretzat funtsezkoa baita haurrek txikitatik ikastea zein garrantzitsua den ingurumenarekiko arduraz eta errespetuz jokatzea", adieraz du Esther Torvisco Agenda 2030erako zinegotziak.
Irailaren 9an jarriko dute martxan proiektua. Lehenengo astetan begirale baten laguntza izango dute ikasleek. "Ibilbide berriekin ikasle guztiak eroso eta seguru sentitzea da gure helburu nagusia, eta horregatik, desplazamendu-metodo berri honetarako trantsizioa ahalik eta arinena izatea nahi dugu", adierazi du Sonia Cabeza Gizarte Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Arreta Zerbitzuko zinegotziak.
Elkarguneak eta ibilbideak, ikastetxe bakoitzeko:
- Larrea eskola (sarrera ordua: 09:30)
- Herriko plaza: 09:05.
- Andramari ikastola (Sarrera ordua: 08:55)
- Herriko plaza: 08:25
- Karmengo Ama ikastetxea (Sarrera ordua: 08:55)
- A elkargunea: Gudari kalea 08:45
- B elkargunea: Sabino Arana kalea 08:40
- C elkargunea: Osasun zentroa: 08:35
- El Carmelo ikastetxea (Sarrera ordua 08:55)
- A elkargunea: Gudari kalea: 08:40
- B elkargunea: San Pedro kalea: 08:40
- C elkargunea: Zubiondo: 08:40