Gaur, 18:00 inguruan, istripu bat izan da N-634 errepidean, Durangotik Zornotzara bidean. Kamioi bat irauli egin da errepide horretako biribilgune batean eta zama zati bat bidera erori da. Bilborako noranzkon gertatu da istripua. Oraindik errei bat itxita dago eta trafiko txandaka ari dira bideratzen, Ertzaintzako iturrien arabera.