Pertsona bat larri zauritu da Zornotza parean izandako istripuan

Anboto 2024ko abu. 26a, 08:02

Errepidea itxita egon den arren, dagoeneko txandakako zirkulazioa ezarri dute. Ertzaintzaren iturrien arabera; 91. kilometroan izan da istripua, goizeko 07:50ean. 

Kamioi batek eta auto batek izan dute istripua, eta autoko gidaria larri zauritu da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute. 

Bestalde, hasieran errepidea moztuta egon den arren, dagoeneko txandakako zirkulazioa ezarri dutela adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!