Zornotzako Udalak Zelaieta parkean dagoen Urgozo iturriaren ur-kontsumoa "nabarmen" murriztea lortu du, 2024ko otsailaren 6an oinarekin emateko sakagailu berriak jarri ostean. Lehen, iturriaren hiruhileko kontsumoa 1.000 metro kubiko ingurukoa zen, eta kopuru hori 200 metro kubiko ingurura murriztu da ur-sakagailuei esker, udaleko iturrien arabera. "Horrek esan nahi du ur-kontsumoa % 80 murriztu dela", zehaztu dute.
Esther Torvisco 2030 Agendako zinegotziak nabarmendu duenez, "ura ondasun preziatua da, babestu beharrekoa eta modu arduratsuan kontsumitu beharrekoa; Uraren aprobetxamendu optimoa lehentasunezko da, jasangarritasunarekin eta ingurumen-erantzukizunarekin dugun konpromisoan".